Aspaldiko partez igandean goizeko7:00etan Aurreran elkartu ginen. Kedadara Ligamentos, Gailurrak, Zuzendari Teknikoa eta remerua agertu ginen (Vademecum-ek kale egin zuen). Zuzendari Teknikoa aurreko egunean egurra hartuta zegoen eta ez zeiçukan egurrerako gogo gehiegirik. Ligamentos ere bezperan Gurua eta Bizarrarekin bizkaitik buelta eginda zegoen eta barertuta etorri zen. Eta gazteok zaharrei errespetua diegunez lasa-lasai Apalategitik San pedroruntz abiatu ginen, lauean korrika eta aldapetan oinez eginez. San pedrotik Hiruiturrira joan ginen eta handik Kalamuara igo ginen. Kalamuatik ikuspegi zoragarria zegoen: Larrun, Aizkorri, Sollube... oso ongi ikusten ziren. Tontorrean geundela martxa bateko lehen kideak agertu ziren erdi oinez, erdi korrika... eta ez beldurtzeko Garagoitxiruntz joan ginen. Handik Akondiara, eta han, Ligamentosekin betiko eztabaida eduki genuen: Picos de Europa ikusten dela, Gailurrak La Lunada eta Remeruak Sierra Salvada. Azkenean ZTak pake pixkat ipini zuen Himalaia zela esanez. Azketa ere egin genuen eta Krabelinbera iristen geundela geldialdia nora joan erabakitzeko. Azkenean (batez ere media igotzeko eta ZTak kalidade apur bat egiteko) berriro San Pedrora jeitsi ginen, Apalategitik bakoitza bere etxera joateko. Egun lasaia baina gustora ibili ginen, Follar-Korrer, Kako, Infartoak, etab. bezalako gaiei buruz hitzeginez. Ahh!! Eta azaldu ez zineten guztioi "a kaldo" jartzen!!
Jarduera: mendi lasterketak
Luzera: 23,22 kilometroak
Altitudea min: 78 metroak, max: 770 metroak
Metatutako alt. igoera: 984 metroak, jeitsiera: 976 metroak
Zailtasun maila: Erraza
Denbora: 2 ordu 48 minutu
Data: mayo 10, 2011
Irteeran amaitzen da: Ez
Koordenatuak: 2146
0 IRUZKIN · COMENTARIO:
Publicar un comentario