lunes, 13 de junio de 2011

LARUNBAT GAUEKO IRTEERA

Datorren larunbat gauerako irteera berezias propostzen dizuet, "nocturna" bat egitea. 100 milletarako prestatzeko gauean ibiltzea komeni zait eta (hori diote jakintsuak).
Irteera larunbatean gaueko 10 etan kiroldegian, frontal eta guzti. Ibilbidea, kilometrajea eta pasoko orduak, beti gutxi gora-behera, hauek izango lirateke:
  • Kiroldegia: 10:00 0 km
  • Topinburu: 11:00 5 km
  • Bergara: 11:45 10 km
  • Gorla: 01:30 18 km
  • Deskarga: 02:30 27 km
  • Udana: 06:00 42 km
  • Urbia: 7:30 49 km
  • Aitzgorri: 08:45 53 km
  • Urbia: 09:30 56 km
  • Arantzazu: 10:30 60 km:
  • Oñati:: 12:00 70 km edo Arrasate 12:30 78 km
Kilometroetanak eta pasoko orduetan alde dexentea egon daiteke. Helburua bolumena egitea da baina erritmo mantsoan, oinez. Irteera egingo da eguraldi ona balego. Joateko asmoa duenak blogean adierazi dezala aldaketak egin beharko balira aurrez abisatzeko.
Txintxuak izan.

5 IRUZKIN · COMENTARIO:

iosu dijo...

Ya era hora que apareciese una propuesta con fundamento y no de medio pelo como hasta ahora yo no me la pierdo , una noche con el Zuzendari tenemos diversion seguro (esto es Akiolamendi edo anboto)eta gero hori Oñate edo Zarraskatelu
Para terminar como Guru os recomiendo todo el que pueda que acuda al evento no se arrepentira ( o si)
Onak Izan gutxienez larunbatarte

IGOR AZURMENDI dijo...

Nik atsedena hartu behar dut, ekainak 25ean "Los 4 horrores" egiteko fresko egoteko!! Hori bai, esperientzia izugarria izan behar da, Pili eta Milirekin gau guztia mendian gora eta behera ibiltzeak ez dauka parekorik!!

Javi Aldai dijo...

Jasotako loren ondoren irteera egiteko izen ematea kobratzea aztertzen ari gara. KKTekoak beherapena izango lukete. Ea non dauden balienteak, que si carrerita aquí que si carrerita allá, que si los cuatro horrores, eta benetako KKTeroa zarela demostratu behar denean huts.
Txintxuak izan.

asier dijo...

ni mendi ibiraldia egiteko prest 2 beteranoekin eta gaues zoragarri. Beno ba larunbatean egongo gera.

ntxgarai dijo...

iosurekin ados nago, ya era hora! baina berandu heldu zait niri. aitortu bhar dut ez naizela ausartzen, bstela arnoko dortsala pikutara bidaliko nuke, baina ez nago egoera onean eta jotekotan estorboa besterik ez nintzateke izango.
ah! ez baduzue infragorri-argiko kamera gutxienez grabaitzazue eztabaidak gero blogean sartzeko, ...mezeedez!