martes, 14 de junio de 2011

LOS 10 MONTES DE VITORIA

Joan zen larunbatean "Gasteizko 10 mendiak" egin nituen. Nahiko apfertuta nabil eta ez daukat kronika luzeegia idazteko gogo gehiegirik. Beraz, modu labur batean azaltzen siatuko naiz. Karrera (edo martxa) oso polita iruditu zitzaidan, ez oso teknikoa eta hasiera behintzat inguru oso "salvajetik". Igoerak nahiz eta ez izan oso gogorrak, azkenean kilometroak eta 10 mendi igotzeak nekea eragiten du, baina baita ere korrika egiteko zati asko daude eta ez da teknikoa. lehen 25 kilometroetan lokatsa ez zitzaigun falta izan.
Irteera Azazeta herritik izan zen goizeko 6etan (Mendizorrozan 5etan dorsala hartu eta autobusez irteerara eraman gintuzten) eta betiko moduan jendea ziztu bizian. Ni nire erritmoan irten nintzen eta orduak aurrera egin ahala erritmoa bizitzen eta jendea aurreratzen joan nintzen. Ez dituzte partzialak atera, baina lehen 20 kilometroetan 140 garrena edo joango nintzela kalkulatzen dut. Azkenean 7 ordu eta 6 minututan amaituta 91. postua lortu nuen. Beraz, hurrengo urtean "Hiru haundiak" egiteko dorsal bat gordetzen didate. Badakizue, hurrengo urtean norbait animatzen bada "Hiru haundiak" egiteko lagun bat badaukazue!!!




2 IRUZKIN · COMENTARIO:

ntxgarai dijo...

hau bai goiko maila! Harrituta geratu naiz, 91. postua lortzea harro egoteko da eta, Zorionak! besteok etxerakolanak egin beharko ditugu zurekin datorren urteko Hiru Haundietan egoteko, eta ez pentsa nik behintzat buruan baitut.

IGOR AZURMENDI dijo...

Eskerrik asko loreengatik, baina ezaidazu mailaz igo. Azkenean buruarekin egindako lasterketa bat izan zen. Partzialak begiratzen egon naiz eta 1. mendian (Indiagana) 140. nintzen. 2.ean (Itxogana) 144. Hirugarrenean (Kapildui) 150. postuan. 4.ean (Almurrain) 142. Bosgarrenean (Pagogan) 127. postuan. Seigarrenean (Lendiz) 119. 7.ean (Arrieta) 110. postuan. Zortzigarrenean (Zaldiaran) 103.ean. 9. mendian (Busto) 97. 10. mendian (Ezkibel) 96. eta helmugan 91. postuan sartu nintzen. Beraz, nola ez nuen disfrutatuko, karrera guztia jendea aurreratzen. Hori bai, eskerrak taldeko beteranoei zuen esperientzia eta jakinduria hain ongi transmititzeagatik!! Badirudi kostata bada ere, eta zaplasteko batzuk hartu ondoren, espabilatzen goazela gazteok ere!! Onak izaz!!