Cabezon de la Sal-eko plazan dagoen egurrezko mendiko bizikletaren eskultura!! Hurrengo urtean norbait animatzen bada han daukazue bizikleta zain!! Hori bai, agian bikotea animatu behar da, bakoitzak pedal bat mugitzeko!! Ez legoke gaizki Gurua eta ZTa jartzea, bakoitza pedal bateri eragiten!! Batek aurrera eta besteak atzera!!
Irteerara hurbildu ginenean (ultrakoen irteera aurretik) begira zer ikusi nuen karrera irekitzen zuen todoterrenoan!! Hauek mazoa prest zeukaten!! Eta gutxi libratu ziren!! Uste dut Kiribileri ederto eman ziola El Toral igotzen!!Ostiralean 8ak aldean iritsi ginen Cabezon de la Sal herrira (5500 biztanleko herria, Torrelavegatik 15 kilometrora). Kristoren mugimendua zegoen, autocaravana, furgoneta, kotxe, bizikleta... mugimendu haundia eta jende pila bat herriaren erdialdean (gehienak antolakuntzak banatzen zuen poltsarekin). Autokarabana aparkatzeko tokia bilatu afaldu eta 9:30ak inguruan herriaren erdialderantz joan ginen dorsala hartzera. Giro eta mugimendu izugarria zegoen erdialdean, eta dorsalak banatzen ziren parkeruntz gindoazela Kiribil eta bere familiarekin elkartu ginen. Antolakuntzaren karpa erraldoira hurbildu, dorsalak hartu, izozki bat jan eta Kiribileri animoak eman ondoren lo egitera, hurrengo egunean 6:30etan esnatu behar bainintzen. Pena piska bat hartu nuen beraien irteera ez ikusteak, baina dena ezin da... Eskolako patioan egin genuen lo (defecto profesional) aparkaleku bezala ireki baitzuten, eta goiezeko 6ak aldean despertadore gabe esnatu nintzen, bizikleteroak iadanik urduri baizebiltzan beraien "makinak" prestatzen eta noski, beste guztiok esnatzen. 6:30etan jantzi, gozaltzeko zerbait hartu eta kalera, familiari lo egiten uzteko asmoz. Gozalduz irteera zen tokirantz hurbildu nintzen eta zelako sorpresa!! Goizeko 8etan maratoikoak (220), mendi martxakoak (ia 1000 lagun) eta bikerrrak (165km eta ia 4000 biker) ateratzen ginen, eta 7etarako iadanik 200 bat biker irteeran zeuden tokia hartzeko. Kafe bat hartu, Rokari bisita egin eta berriro kalera irten nintzenean flipantea zen zenbat biker zeuden iadanik irteerako kalean!! Eta hurbiltzen zeudenak!! Pasada bat!! Eskerrak korrikalariok eta martxakoak beste toki batetik eta beste norabide baten irtetzen ginen!! 8ak 5 gutxitan ACDC jarri zuten a tope eta trakaren ondoren irteera!! Lasai lasai irten nintzen, lehen 3 kmak asfaltoz eta lauak baitziren!! Oraindik asko falta zen!! Hori bai, flipantea martxalari batzuk nola egiten zuten korrika!! Karrera guztia mendiko martxako jendea pasatzen eman nuen, eta hori elkarrekin irten ginela!! Santibañez ermitatik pasatu eta lehen mendi hasten zen, palo de Santibañez izenekoa, 150m-tik ia 700m-ra igoz 3-4 kmtan. Lasai, pultsazioak kontrolatuz igo nuen. Tontorretik kristoren jeitsiera, zuzen zuzena, kilometro batean 3-4 km-tan igotakoa jeitsiz. Jeitsiera honetan denok ilaran joan ginen kontu handiz!! Handik Ruente herrira jeitsi ginen, korrika baina kontrolatuz (10 kma) .
Ruenteko zubi polita pasatu eta pista batetik poliki-poliki 4km igo ("koka") eta Uciedako basoan sartu ginen. Oso baso polita, bidezidor batetik Casa del Monte deituriko zelaira iritsiz (20. km). Bertan janaria eta edariz hornitutako anoa zegoen!! Hemendik berriro pista bat jarraituz eta "koka" erabiliz, 4km-ko igoera eta beste baso polit batean sartu ginen, "Ruta de los Puentes" deiturikoa. Lasterketako zatirik politenetarikoa baina zailenetarikoa. Bidezidor batetik joan ginen, denbora guztian igo eta jeitsi eginez, errekatxoak pasatuz, harriak, egurrezko zubiak... Zatiak korrika, zatiak oinez!! Indarrak nahiko justu!! 30. kilometroan, anoa postua eta gora, eguneko azken malda gogorra igotzera, "El Toral". Pare bat kilometro dira hasieran, baina eguzkia atera zen eta oso gogorra egin zitzaidan. Pultsazioak nahiz eta kontrolatu gora!! Kuadrizepsa eta iskioak lehertu beharrean!! Baina oraindik dexente falta zen. 2 kilometroen ostean eta oraindik Toralen gogorrena faltan, pare bat kilometro gora eta behera, orain korrika, orain oinez, orain luzaketa batzuk!! Eta azken malda, ia ia 4 hankatan igotzeko moduko lurrezko malda!! Poliki baina gora iritsi nintzen, tartean ni baino askoz okerrago zihoazen batzuk pasatuz!! El Toralen 900 metroetatik ikuspegia izugarria da, baina lainoa sartzen zegoen eta ez nuen asko disfrutatu! Ezta Toraletik helmugara zeuden ia 10 kilometroetaz. Gaina hartu eta korrika jeisten hasi behar nintzela ezkerreko belaunean kristoren mina!! Pixka bat luzatu, oinez hasi... baina minak hor jarraitzen zuen. Ez nuen aukera askorik, edo oinez jeitsi eta minarekin jarraitu edo minarekin korrika jeitsi. Eta noski, korrika jeitsiz gero mina denbora gutxiago sufrituko nuenez, korrika jeisten haso nintzen ahal nuen moduan!! Poliki baina korrika jeitsi nintzen, asko sufrituz!! 5 km faltan 500 metroko igoeratzo bat zegoen. eskerrak!! Goruntza behintzat minik ez nuen eta beste 4-5 aurreratu nituen!! Baina txarrena hortik aurrera zetorren, 2 km-ko jeitsiera pista batetik. Ordurarteko jeitsiera behintzat belarretatik zen!! Ahal nuen moduan, kuadrizepsak lehertu beharrean, jeitsi nituen bi kilometro horiek eta helmugarako asfaltozko 3km besterik ez. Nire bizitzako 3km luzeenak!! Nire zangoak ezin zuten gehiago, lauan minik ez nuen baina jeitsieran egindako esfortzu guztiak jota utzi ninduen!! Pare bat geldialdi eginda eta 4-5 korrikalarik pasatuta lortu nuen helmugara iristea!! Helmuga alabarekin pasatu eta min guztiak ahaztuta. Azkenean pentsatzen nuena baino hobeto, 5 ordu eta 55 minuturekin eta sailkapenean 51. postua!! Gustora, lasai hasi bainitzen eta denbora guztian jendea aurreratuz joan nintzelako, baina azkenean lehertuta bukatu nuen, nahi nuena baino gehiago sufrituz!!Ultran, berriz, Kiribil mundial ibili zen!! 125kmak 17 ordu eta 25 minututan eginez eta sailkapeneko 12. postuan.
Helmugan sartu aurretik!! Hain bizkor zetorrenez argazki bakarra ateratzeko aukera baino ez nuen izan!! Hori bai, doy fe que llego blanco y muy palla!!
Jarduera: mendi lasterketak
Luzera: 46,29 kilometro
Altitudea min: 124 metro, max: 902 metro
Metatutako alt. igoera: 2.000 metro, jeitsiera: 2.000 metro
Zailtasun maila: Ertaina
Denbora: 5 ordu 54 minutu
Data: maiatzak 21
Irteeran amaitzen da: Bai
1 IRUZKIN · COMENTARIO:
Kaixo, Txapeldunak lehenik Zorionak R
Kirikil eta Remerua orain errekuperatu eta laister beste batera joateko indarrak barritu jakin dezazue KKT izena oso altu utzi dezuela eta oso sahia izango dela guretzak parean jartzea
Onak Izan
Publicar un comentario